Gizonezko bat atxilotu dute Bergaran, bost autotan lapurtzen saiatu delakoan

Bergarako Ozaeta kalean aparkatuta zeuden auto batzuen leihoak apurtuta ikusi ostean, 07:00ak aldera eman du abisua herritar batek. Ertzaintzaren patruila-auto bat bertaratu eta konfirmatu dute bost autoren leihoak apurtuta eta barruak mugituta zeudela. Inguruetan miaketa azkar bat eginda, berehala atzeman dute gizonezko bat gertaerarekin lotura izan zezakeena; atxilotu egin dute. Ikerketa zabalik dago.

Osorik irakurri