Libre aritzeko gaur txikian nahiago. Jon Maiak eman dit Kantu bat gara laneko esaldi batekin akuilua: “Gaur ez dut kantatu nahi epika, nahiago dut muxu bat hondartzan". Akuilu hori lagun, Soraluzeko hondartzako muxu baten berri eman nahi dizuet. Soraluzeko Bertso Eskola. Gaia emanda edo puntuak elkarri ipiniz, baina libre aritzeko aukera ematen duen gunea eta jende artea. Bakoitzak bere neurrira, doinuan, norbere gorputzetik eta gogotik. Kantuan, idatziz, neurria norbere neurrira. Hilean behin elkartzen gara. Batzuetan hiru lagun, hurrengoan bost. Bertso asko entzundakoa, bertsotan dakiena, edo bertso bat sekula kantatu ez duena…

Bertso sortak ere aztertu eta kantatzen ditugu eskolan. Zahar zein berri. Behin Gerrako gure ibilerak bertso sorta izan genuen hizpide. Gerran etsaiari aurre nola egiten zioten jasotzen dituen lau bertso. Hobe esanda, gerratik ihes nola egiten zuten azaltzen duten bertso sinpatikoak. Azken bertsoari tiraka egin dut moldaketa, neuk ere ihes, gaur egungo gai potoloei ihes, epikari ihes. Egunerokoan ere hemendik gehiago behar dudala sentitzen dudalako askotan; arnasteko, bizitzeko, egiteko eta ekiteko.

Izugarrizko bizimodua
Jarri digute oraintxe:
Buru hauste ta sufrimendutik
Bonoak daude sobrante.
Nahiago dut muxu bat hondartzan,
horrekin gaur nik bastante.
Gauza “txikienekin” gozatu
Holaxe bai elegante.

Eta zein da zure hondartzako muxua?