Ez da giro

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arizaga Altuna 2024ko urt. 12a, 13:00

EAEn epaiketa bat euskaraz egitea ixa ezinezkoa da; antza, 17 epaile baino ez ei dira gai euskeraz lan egiteko. Oingo berrixa. Beste bat: Nafarroako suhiltzaile batek, adibidez, Lodosako lanpostua bete nahi badau, alemanez jakitea meritutzat hartuko dabe eta euskera jakiteak ez dau punturik emongo. Beste bat: Eusko Jaurlaritzak hedabideei publizidade eta babesletza bidez emondako diruaren % 93 batez be gaztelaniaz direnei emon dotze. Miloikada edarra. Beste bat: ume eta gaztetxoei euskeraz irakatsiko dotsen irakasle batzuk erderaz egin dabe lanpostua lortzeko oposizioa. Horrek eta holako beste hainbeste albistek beldurtzen nau, ze urak, tantaka-tantaka, denboraren poderioz bere bidea egiten daben moduan, kolpeka-kolpeka albiste horrek danek be eurena egingo dabe. Eskerrak bestelakorik be badan triskantza horretan.