Merced Eguna Soraluzeko Mesedetako Egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Alkarri elkartea 2016ko ira. 19a, 13:11

Datorren zapatuan, irailak 24, Merced Eguna ospatuko da Soraluzeko Mesedetako egoitzan. Egoitzan bizi diren aittitta eta amamentzako urteko ospakizun bereziena da eta aurten berrikuntza asko izango dituzte. 

Nobedadeen artean: Trikitilarien kalejira, “Los Soraluzeños” taldearen emanaldia eta kaletik egoitzara joan-etorria egiteko doako garraio zerbitzua. Azken urteetan pertsona nagusiak egoitzaraino heltzeko izan dituzten arazoak ikusita zerbitzu berezi hau jartzea erabaki dugu. Zerbitzu hau behar izan ezkero 943 75 11 36 zenbakira deitu behar da, izena eman eta zuekin kontaktuan jarriko gara. Zatoz Mesedetako egoitzara jai giroaz gozatzera!