Alkarri elkarteak, AFA Araba, “Alzheimer eta beste dementzia batzuen” elkartea bisitatu du.

Elkarteen arteko elkarrekintza bultzatzea da Alkarrin helburu nagusietako bat. Horretarako 2016an burutuko ditugun ekintzetan parte hartzeko proposamena egin diegu.

Alkarri elkarteak bere proiektua eraikitzen jarraitzen du. Oraingoan Gasteizera joan gara “AFA Araba elkartea” ezagutzera. Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonekin eta senideekin lan egiten dute eta gure helburu batzuekin bat egiten dutela jakin dugu.

Aurkezpenean planteatu diren gai nagusiak hauek izan dira:

  • Boluntarioen prestakuntzan eta antolamenduan eman beharreko pausoak.
  • Pertsona nagusiak dauden zentroetan komunikazioa bultzatzearen garrantzia.
  • Alkarrik eskainiko dituen zerbitzuak aztertu.
  • Elkarrekin egiteko ekintzen ideiak aurkeztu.

AFA Arabako kideen erantzuna oso aberasgarria izan dela esan dezakegu. Elkartetik gonbidapena egin diegu Soraluzen egingo ditugun ekintzak ezagutzeko eta gaur landutako proposamenen emaitzak ikusi ahal izateko.

Eskerrik asko AFA Arabako taldeari!