Aratosteak 2024

Dantza festa Ziripotekin

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea 2024ko ots. 13a, 12:22

Bariku arratsaldean, Euskal Aratosteetako kalejira karpan egin zuten eta dantza festa bihurtu zen, Ziripot lagun hartuta. Urrats dantza taldeko dantzariek, txistulariek eta musika eskolako trikitilariek girotuta, ume eta gaztetxoek gogotik egin zuten dantzan. Argazkia: Lorea de Castro. Bideoa: Fernan Oregi.