Dantza ikastaroak

Zabalik da Udaberriko dantza ikastaroetarako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea 2023ko ots. 25a, 09:13
Udaberriko ikastaroen kartela.

Urrats dantza taldeak udaberrirako dantza ikastaroak prestatu ditu martxotik ekainera bitartean Abarketak urratu arte! lemapean. Lau ikastaro labur izango dira lau dantza ikasteko: fandangoa eta arin arina, banangoa, Arratiako jota eta porrua eta Larrain dantza. Izen-ematea zabalik dago.  

Dantza taldeak proposatzen dituen ikastaroak, egunak eta orduak ondorengoak dira:
1. Ikastaroa: FANDANGO eta ARIN-ARIN oinarrizkoa. Martxoko domeketan, 11etatik 12etara.  
2. Ikastaroa: BANANGOA, banakakoa zein taldekakoa. Apirilaren 23an eta maiatzak 7an, goizeko 11etatik 12etara.  
3. Ikastaroa: ARRATIAKO JOTA ETA PORRUA (fandango eta arin-arinaren aldaera). Maiatzaren 21ean eta ekainaren 4an, goizeko 11etatik 12etara. 
4. ikastaroa: LARRAIN DANTZA. Gainontzeko ikastaroen entsaio egunak aprobetxatuko ditugu: martxoaren 12an eta 26an, apirilaren 23an, maiatzaren 7an eta 21ean eta ekainaren 4an, goizeko 12etatik 13etara. 
 
Izena emateko fitxa:  
 
Behin betiko datak eta ordutegia, izena ematen duten pertsonen artean zehaztuko dira.
 
 Abarketak urratu arte!