Ezkur eta hazi bilketa urriaren 21ean

Ezkurrak haritz arbolan. Iturria: Jabi Etxabe.

Urriaren 21an ezkur eta haziak batzeko irteera antolatu dugu LURGAIA fundazioko lagunekin batera eta dei egiten diegu herritar guztiei bertan parte har dezaten.  

 

2023-2024 denboraldi berria martxan dago eta hurrengo urteetan ere horrela jarraitzea espero dugu. Horretarako aurten ere ezkurrak eta  haziak batuko ditugu elkarteko haztegi edo mintegi txikietan zuhaitz landareak hazteko, ondoren mendian landatu ahal izateko.

Bestalde, basoko zuhaitzen bizi zikloei buruz gehiago ikasteko aukera izango dugu, goiz eder bat  pasatzen dugun  bitartean. Animatu eta parte hartu!!!

Hitzordua

Eguna: Irailak 21, zapatua.

Ordua: 9:30ean

Lekua: Plaza Berrian https://maps.app.goo.gl/D2XnkBUUkGmVFBip9

Ura: Ekarri etxetik.

Janaria: Hamaiketakoa gure kontu.

Arropa eta oinetakoak: Mendiko arropa, eta euritarako arropa badaezpada.

Iraupena: Goiz osoa, bazkal ordurako amaituko dugu.

Izen-ematea

Bidali e-mail bat, osteguna 19  baino lehen   zure izen abizena , adina, herria eta telefonoa (bakarrik ezusteetarako) zehaztuz helbide hauetako batera (Gaia : ezkur bilketa Soraluze 21): info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com.