Mendi ibilaldi gidatua zapatuan Lurgaia Fundazioko kideekin

Datorren uztailaren 1an Lurgaia Fundazioko lagunekin batera egingo dugun mendi ibilaldi gidatuan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Jardunaldi honetan, paisaia interpretatzeko ibilalditxoa egingo dugu; aprobetxatuz, zenbait hazi bildu eta landare exotikoak ezabatzeko aukera ere izango dugu. Gure ingurune naturalari buruz gehiago ikasiz goiz eder bat mendian pasatzen dugun  bitartean. Animatu eta parte hartu!!!

Izen ematea:

Bidali e-mail bat, osteguna 29  baino lehen   zure izen abizena , adina, herria eta telefonoa (bakarrik ezusteetarako)  zehaztuz  helbide hauetako batera (Gaia : Landaketa Soraluze 1): info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com.

HITZORDUA

Uztailak 1, LARUNBATA

ORDUA : 09:00 tan

LEKUA :   San Andres Auzoko aparkalekuan     

https://goo.gl/maps/ibWgVNAf49112AWd9

URA : Ekarri etxetik.

JANARIA : Zerbait eraman goiz erdirako.

ARROPA ETA OINETAKOAK : Mendiko arropa, eta euri arropa badaezpada.

IRAUPENA : Etxera itzuliko gara bazkaltzera.