300 zuhaitz landare gehiago

Atzo, hogeiren bat herritarrek parte hartu zuten Zuhaitz eguneko landaketan eta, guztira, 300 zuhaitz landare inguru sartu zituzten (haritzak, arantza zuriak, gorostiak...) aurretik pinadi izan zen Azalia baserrikoen jabetzako Allibaso lursailean, Pagobakar esaten zaion lekua baino beheraxeago. Atzokoa, aurtengo laugarren landaketa izan da eta uda aurretik egin den azkena.