Irati Aguadok jaso du euskarazko irakurle gaztearen saria

Irati Aguado.

Irakurri Gozatu eta Oparitu egitasmoan parte hartzen diharduten irakurle gaztetxoen artean, 30€ko opari-txekea zozkatu da euskarazko liburutan gastatzeko. Apirileko sariduna Irati Aguado Alberdi izan da. 

Maiatzean, helduen zozketa egingo dugu.

Irakurri Gozatu eta Oparitu egitasmoa maiatzaren 31ra arte egongo da martxan eta ekainaren 9ra arteko epea egongo da liburuak erosteko. 

Datozen egunetan, 5-8 urte bitarteko umeendako bi ipuin-kontaketa izango dira, 17:00etan, Herriko Antzokian: maiatzaren 4an, Denak ezberdinak, bakoitza beharrezko Pello Añorgaren eskutik; eta maiatzaren 18an,  ipuin-kontaketa musikatua Badut taldeak eskainita.