Badator Itzulia

Sailkapen orokorraren borroka ez da erraza izango, izan ere, aurtengo txirrindularien zerrenda ezagutzen ez dugun arren, aurtengo edizioan maila handia espero da, lasterketaren ibilbideak gogortasuna eskaintzen baitu, lehen eguneko erlojupekoaren ostean mendatez jositako beste bost egun atzetik dituela.

Txirrindulariak herrian ikusteko aukera izango dugu azken etapan, Karakateko portuan. Etapa erabakiorra izango da guztiz. Helmugatik urrun xamar kokaturik egonda ere, ikuskizuna bermatua dago, azken kilometroek emango baitiete elkarren arteko diferentziak gutxitzeko azken aukera.
Ikusteko dago nor izango den indartsuena aipatutako euskaldunen eta maila handiko beste hainbat txirrindulariren arteko lehian. Denak gonbidatuak zaudete gerturatu, txirrindulariak errespetuz animatu eta ikuskizunaz gozatzera. Eguraldia lagun, igaro dezagun arratsalde on bat giro ederrean!