Eskola Herritarraren 2.formazio saioa, “Askatasuna eta mugak haurren heziketan”

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua 2017ko mai. 3a, 10:37

Maiatzaren 9ean, 18:30tan, saio teoriko-praktikoa eskainiko du herriko Antzokian Ane Ablanedo Larrion irakasleak. Sarrera librea izango da eta parte hartzeko izena eman beharko da.

Hilabete pasa da lehenengo formazio saioa burutu zenetik. Aurrekoan gatazken gaiari modu orokorrean heldu zitzaion, bigarren saio honetan, aldiz, heldu-haur harremanetan gatazkak sortzen direnean hartzen diren neurrien ondorioen gainean hausnartuko da.

Ane Ablanedo Larrion, psikoterapia eta neurosiaren prebentzioan aditua, irakaslea eta UEUko kidea izango da formatzailea. Saio teoriko-praktikoa eskainiko du, bakoitzaren esperientzietatik abiatu eta praktika egokietarako klabeak ateraz.

Plaza kopurua mugatua egongo da, beraz, beharrezkoa izango da parte hartzeko izena ematea udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online esteka honen bidez: izena eman

Hezkuntza Proiektuak koordinatzen duen egitasmoa da Eskola Herritarra, ekarpen edo zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan: soraluzehezkuntza@gmail.com

 

NOIZ: Maiatzak 9, 18:30-21:00

NON: Herriko Antzokian

Online izena ematea