Eskola Herritarra: I. saioaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza Proiektua 2017ko mar. 31a, 11:18

Atzo egin zen Eskola Herritarren I.saioa. Miren Harizmendik dinamizatu zuen ekitaldia eta bi ordu motz geratu ziren gaiaren inguruan zegoen guztia esateko eta entzuteko.

Atzo 18:30tan hasi eta 20:45 arte luzatu zen "Errespetua, Gatazken Eraldatzaile" Eskola Herritarraren I.saioa; bertan 15 lagunek parte hartu zuten eta egindako balorazioa positiboa izan zen.

Nabarmentzekoa izan zen parte hartzaileek erakutsi zuten interesa eta hasieratik sortutako konfiantzazko giroa. Dinamika praktikoen bidez gatazken inguruan hausnartu zen: Zer da gatazka? Nork sortzen du gatazka? Nola jokatzen dugu gatazken aurrean?... hainbat izan ziren erantzuten saiatu ziren galderak.

Azkenean, bi ordu motz geratu ziren eta gaian sakontzeko eta berau praktikan jartzeko beharra azpimarratu zen: "Gatazken aurrean dugun jokaera aldatzeko praktika asko beharko dugu"

Hilabetean saio bat izango du Eskola Herritarrak, parte hartzea irekia da, eta, II.saioan haurrekin sortutako gatazkak eta horrek beraien heziketan nola eragiten duen landuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.