plaentxia.eus

Eskola Herritarra martxan jartzeko inkesta laburra sarean da

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Herritarren nahi eta beharrak ezagutu nahi dira inkesta labur honekin. Ez du bestelako lan edo konpromisorik eskatzen, izan ere, urtarrilean egingo den I.batzarrerako informazioa jasotzea du helburu. Bete inkesta!

 

Gaur egun Soraluzen dagoen eskaintza kontuan hartuta, urte osoan zehar eta hilabetean
behineko maiztasunarekin, herritarrei formakuntza eskainiko dien egitasmoa
izango da Eskola Herritarra. Herritar orok parte hartu dezake eta landuko diren
gaiak askotarikoak izango dira.


Herritarrek parte hartze zuzena izango dute Eskola Herritarraren
programazioa, formatua, denborak…etab erabakitzen. Inkesta honen
helburua da urte hasieran egingo den I.Batzarrerako oinarrizko informazioa
jasotzea eta hutsuneak identifikatzen hastea.

Interesa duen herritar orori parte hartzeko deia luzatzen zaio eta edozein zalantza argitzeko idatzi emailez soraluzehezkuntza@gmail.com helbidera.

 

Inkesta betetzeko sakatu hurrengo loturan: inkesta eskola herritarra

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa