Berrerabiltzen duten produktu bakarra Ertzaintza da

Erabiltzailearen aurpegia Gipuzkoa Zutik Soraluze 2016ko eka. 8a, 10:32
Garbi dago eliteek berrerabiltzen duten produktu bakarra polizia dela. Egunero bidaltzen dituzte ingurua garbituz, alaituz eta umorea jarriz, lasai eta bortxarik gabe batzen den jende taldea intimidatzera, atxilotzera, min ematera. Eta Euskal Herrian ezagutu ez genuen politika berria erakutzi du mugimenduak. Beste masaila jarriz erantzuten dio errepresioari.

 

 

Gaur ere poliziren presentzia ugaria da bainan momentuz behintzat ez da istilurik egon (lehenengoz) polizien partetik. Zorionak!! 

Blog honetatik indar haundiena eta animorik gozoenak bidaltzen dizkiegu atzo mugimenduan lanean izan zirenei eta batez ere 5 atxilotuei.

AUPA ZUEK!!!!!

 

Bestalde, herriotan ere antolatzen hasteko ordua iritsi zaigu. Egunero poliziek dena errekisatzeak ezer gabe uzten dituzte kanpaldikoak. Ondorioz saku, esterila, plater, kubierto, eta okurritutako dena zoragarri datorkie. Baita ere, kanpaldikoei otordua prestatzea pentsatu da, prest zaude janari pixkat ekarri eta 30 bat pertsonentzat otordua prestatzeko? animatu!!! Denon artean gauzak aldatzera goaz. Politika zaharrarekin nazkatuak gaudelako. 1%-rentzat lanean gu eta gure ondorengoak

 

Bihar 18:00 udaletxe aurrean asanblada hau dena hitzegiteko.

 

Hemen atzoko kronikatxo bat

Atxiloketen unea