Gipuzkoa Zutik Donostiako Boulevardera mugitu da

Gaur goizeko oldarraldian ezer gabe utzi dituztela uste den arren duintasunez eta indarrez gainezka dago Gipuzkoa Zutik mugimendua. Asanbladan, bertan jarraitzeko asmoa agertu dute. Hori bai, egonaldia egiteko beharrezkoa den material guztia lapurtu dietenez (mahai, plater, kanpin-denda, esterila, etab... luze bat) gipuzkoarroi egiten digute materialaren eskaera. Lehen bait lehen batuko gara herrian honi buruz eztabaidatzeko eta materiala lortzen hasteko.

Arratsaldean ehundaka lagunez osatutako asanblean berriro Gipuzkoa plazara iristeko ahalegina egitea erabaki da. Hara iristerako ordea aurrean Ertzainez osatutako harresiarekin egin dute topo. Hala ere, umorez eta jai giroan egin da poliziaren aurrean egonaldia. Ustekabean ordea Eneko kidea atxilo eraman dute komisaldegira.

 

Bihar asteartea ASANBLADA Donostiko Boulevarrean arratsaldeko 19:00etan

jarraitu GIPUZKOA ZUTIK mugimendua unean bertan Facebook eta Twiteer bidez

USTELAK LURPERA BIZITZA DA HAUNDIENA!!!