Nork zainduko gaitu?

Familia askotan zirku oneneko malabareak egin behar izan dituzte hau dena lotu ahal izateko, ahaleginean burua eta osasuna galdu gabe. Baina COVID-19ak beste lezio garrantzitsu bat ere utzi digu.
Tradizionalki feminizatuak izan diren lan askok garrantzia berezia hartu dute garai honetan eta badirudi orain konturatu garela hauen garrantziaz: irakasleen dedikazioa, osasun langileen bokazioa edota nagusiak zaintzen lan egiten duten emakumeen etengabeko lana.

Denok gaude amesgaizto hau amaitu eta lehengora bueltatzeko zain, baina zein egoerataz ari gara? Produkzioa eta kontsumoa erdigunean zituena zaintzen kaltetan? Zaintzei behar besteko garrantzia ematen hasiko gara ala, berriz ere, ezkutuko bazterren batera zokoratuko ditugu? Azken finean, nork zainduko gaitu?