Japoniatik ekarritako irakaspena

Erabiltzailearen aurpegia DomentxUzin 2016ko ira. 29a, 10:53
Egilea: Pablo Galarraga.

Txorixen bizileku, kantuan darenian pausaleku. Eguzkittan, itzal goxua eta noizipeinian, aterpia euripian. Sarri geratu izan naiz hostueri begira, ze zuhaitz dan jakin nahixan, eta azala zelakua dauken... Gustoko dittut zuhaitzak.
Badauzkat zuhaitz kuttunak be, herrixan edo inguruetan bizi diranak, urtaruen juan-etorrixakin aldatzen ikusten dittutenak. Adibidez, Atxolinera bidian azken lautadatxuan daon pago bakartixa, edo kañoi fabrikako iturriko platanerua. Plaza Zaharreko plataneruen azpixan hazittakua naiz, eta futbol-zelaira bidian daren zuhaitzak, guk landatu genduzen, ikastolatik juandako ume mordo batek. Zeinek ez dittu ezagutzen Azkabeittiko pagadi magikua edo San Martzialgo artiak? Pagobedeinkatu, Urkiazelai, Estaziñoko geltokiko zuhaitza, ikastolako igogailuan ondoko intxaurrondua...
Oin dala gutxi Japonen izan naiz eta han zuhaitzak zela errespetatzen dittuen ikusi dot. Hango basuak bete-betiak pentsatu jataz. Hiri edo herrixetan be oso presente darela sentidu dot. Formak emoten dotsez eta zaindu. Baina harrigarrixak pentsatu jatazen, batez be, bi lekutan: Kanazawan eta Naran. Kanazawako ibai ondoko paseuan Sakura zuhaitz zahar oker batzuk daoz eta porlanezko petrila haren formara egokitzen da, enborren inklinaziñua errespetatuaz, zuhaitz bakoitza inguratuaz. Lehenengo natura da eta gero gizakixa. Naran, Buda erraldoia dauan tenplura doian bidian, turistentzako dendatxo mordua daoz, eta bi denden bittartian, bapatian, zuhaitz haundi-haundi bat, denden eraikinan barruan integratuta! Teilatuan zulua eginda eta enborra bi denden artian, bere lekutxua eginda. Zoragarrixa pentsatu jatan, zuhaitzen izaeria hainbesteko errespetuz tratatzen ikustia.
Kasualidadez, Japonen jakin neban Ezozi bideko lehenengo etxe ondoko zuhaitza moztu egin zebela, "Dantzari" gainekua. Demaseko shock-a hartu neban. “Baina zela eta zegaittik? Zuhaitz ederra zan barren! Bizilaguneri arazoren bat eragingo ete zotsen? Mamorruak-edo, igual?” Pena sakona sentidu neban herri barruko zuhaitz polit bat desagertu zala jakitzian. Gero, bueltan ikusi neban dana moztuta... Ondiok urtengo dotsez berriro adarrak eta egingo dau aurrera, berriro gora. Berriz ikusiko dogu urtaruekin aldatzen, hostuak galtzen, loratzen, txorixak bertan kantuan...

Aipua: Teilatuan zulua eginda eta enborra bi denden artian, bere lekutxua eginda. Zoragarrixa pentsatu jatan, zuhaitzen izaeria hainbesteko errespetuz tratatzen ikustia.