Ekainaren 3an bertso bazkaria Nerea Ibarzabal eta Julio Sotorekin

Nerea Ibarzabal eta Julio Soto

Ekainaren 3an, bertso bazkaria egingo da Nerea Ibarzabal eta Julio Soto bertsolariekin, BertSorak antolatuta. Lagun Maitea elkartean egingo da eta izen-ematea zabalik dago. 

 

Bertsorak punta puntako bi bertsolari ekarriko ditu ekainean herrira, "lagunarte ederrean hizkuntzaren jolasarekin gozatzeko". Menua ere puntakoa izango da: urdaiazpikoa, txanpiak saltsan eta entsalada; saiheskia labean erreta edo barazki lasaina; marrubiak eta pastela; eta kafea eta kopa. Prezioa: 25 euro, 15 euro prekarizatu edota 16 urtetik beherakoak direnentzat. 

Izen-ematea zabalik dago Iratxo goxodendan zein online