XXIII. Asier eta Iñaki pelota txapelketarako izen-ematea zabalik

Parte hartu nahi duenak, Arrano, Bolia, Edurtza edo Gilan eman beharko du izena, apirilaren 11a baino lehen.

Aurtengo txapelketa apirilaren amaieran hasiko da eta uztailaren 13an amaituko da, San Andresko jaietan.

Urtero bezela, parte hartzaile kopuruaren arabera erabakiko da ligaxka zenbat taldetakoa izango den eta ondorioz, zenbat jardunaldi jokatuko diren. 

Jardunaldi bakoitzerako, astebeteko epea egongo da eta partiduak jokatzeko egunak eta orduak parte hartzeileek adostuko dituzte. Jardunaldi kopurua baino astebete gehiago egongo da partiduak aurretatu ahal izateko.

Ligaxkaren ostean, partidu bakarrean erabakiko dira final laurdenak, final erdiak eta finala. Jardunaldi hauen tartean ere, astebete gehiago egongo da eskuak errekuperatzeko.

Bikoteak zozketaz osatuko dira eta  ordezkoen zerrenda bat ere prest egongo da.

Izen-ematea tabernetan ordaindu behar da, langabetuak 10€ eta langileak 20€. Izen-ematearekin kamiseta bana emango da, beraz taila ere ipini.

Jasotako dirua, urteroko gastueri aurre egiteko izango da: frontoia txukuntzeko eskoba eta fregonak, kartelak, kamisetak, pilotak, sariak...

Animatu parte hartzera!