Eskerrak eman zapatuan San Andresera hurbildu zineten guztiori, parte hartzaile eta txapelketa aurrera eramaten lagundu diguzuenori, denon artean lortuko dugulako dispertsioarekin amaitzea.

Asier eta Inaki arrazoi jakin baten ondorioz ez ditugu gure artean eta zoritxarrez dipertsio politikak bere horretan jarraitzen du oraindik.

16 urte goaz pilota txapelketan bitartez dispertsio politika salatzen eta Euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzen, oso argi baidaukagu dispertsioak presoak zigortzeaz gain senide eta lagunak ere zigortzen dituela. Tamalez Soraluzen oso gertutik bizi behar izan dugu. Aurten 11 urte dira txapelketa erdian partehartzaile batek istripu larria izan zuela, izandako lesioak medio ez du apuntatzerik izan berriro.

Urte guzti hauetan 16 izan dira sakabanaketak eragindako hildakoak eta aurten 7 istripu izan dira iada.

Azken hilabeteotan entzuten gabiltza presoak Euskal Herritik 250km erradiora hurbiltzeko asmotan dabiltzala. Aurrera pauso bat izan arren, esatea neurri hau ez dela nahikoa, Euskal Presoak Euskal Herrian nahi ditugulako, ez da aldarrikapena, eskubidea baizik!

Besarkada estu bat Sebas (Asturiaseko espetxean 2002tik), Sabin (2010tik Herritik kanpo eta Valladolideko espetxean 2015tik) eta Eloiri (1974tik herritik kanpo).

Amaitzeko presoen eskubideen alde borrokatzera animatzen zaituztegu danori.DISPERTSIOARI EGURRRA!!!