Pilota txapelketan izena emateko epea zabalik

Kaixo adiskide! Iada 16. pilota txapelketa ospatzera goaz Asier eta Iñakiren omenez. Urte guzti hauetan, pilota txapelketa honen bitartez, euskal presoek eta beraien senideek jasaten duten dispertsio politika hiltzailea salatu eta presoen herriratzea aldarrikatu dugu. 

Salaketa eta aldarrikapenez gain, giro herrikoia duen pilota txapelketa parte hartzailea dugu hau. Beraz, txapelketan parte hartzera gonbidatuta zaude. Animatu eta eman dispertsioari!!!!

IZEN EMATEA: Arrano, Iratxo, Mendata,Gaztelupe eta Edurtza.

EPEA: Martxoaren 20tik Apirilaren 4ra.

PREZIOA: Izen ematean ordaindu behar da. Kamiseta opari emango da.

Ikasle eta langabetuek 10€

Langileek 15€

ZOZKETA EGUNA: Apirilak 6, 19:00tan,Gaztetxian.

TXAPELKETA NOIZTIK NORA: Apirilak 24tik uztailaren 8ra. 

Martxoaren 26tik apirilaren 23rarteko igandeetan, 17.00tan, txapelketan erabiliko diren pilotak probatzeko aukera egongo da San Andresko frontoian.

Bestalde, zozketa egunean, txapelketaren inguruko informazio guztia emango da. Batzar honetara ahalik eta parte hartzaile gehien gerturatzea gustatuko litzaiguke denen iritziak eta proposamenak entzuteko.