"Roundup" herbizida nire izenean ez, ez eta ez!

Erabiltzailearen aurpegia Ainhitze Elizburu 2017ko mai. 4a, 18:19

Hiltzen ditu intsektuak, lurrazpiko zizareak, amama-mantangorriak, hil inguruko belar ta landare guztiak, hil bizitza bera. Ingurumenarentzat, airea eta urarentzat, izugarrizko mehatxua suposatzen du, batez ere lurrazpiko urarentzat, ikerketek erakutsi duten bezala, ez delako biodegradatzen  lurrean aplikatu eta gero. Guk jaten ditugun barazkietara hel daiteke eta hauekin batera gure osasunari kalte haundia eragin.

Hainbat ikerketa zientifikok esaten duten moduan: umeen desoreka hormonalak, ADN-an kalteak, testosterona nibel baxuak, gibeleko kantzerra, meningitis, azaleko kantzerra, giltzurrunetako arazoak, infertilitatea, etab.-ekin lotuta dago produktu hau.

Bizitzaren aurkako ekintza larria den honen berehalako bukaera eskatzen dut. Zuzenean eta pertsonalki egin ondoren, orain publikoki eskatzen diot Soraluzeko Udaletxeari, bere ordezkari den alkate jaun Iker Aldazabali, gure herrian “Roundup” erabiltzeari uztea behin betirako eta eraberean gure herrian produktu honen debekua arautzea. Gure ingurumena eta pertsonen osasunerako oso kaltegarria delako, eta bizitza beraren kontra doalako.

Nire izenean ez ez eta ez!!!!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.