Gaztañerretako babajan herrikoirako tiketak salgai daude

plaentxia_com 2007ko urr. 23a, 17:27

Azaroaren 10ean Gaztañerre Azokan urteroko babajan herrikoia egingo da, Pil-pilean Euskara Elkarteak eta Galtzagorri Jai Batzordeak antolatuta.

Bazkariko menua babak sakramentuekin, postrea eta kafea izango da eta prezio bi izango ditu: 8€ azaroaren 3a baino lehen erosiz gero, edo 10€ azaroaren 3tik aurrera erosita. Tiketak ohiko lekuetan daude salgai: Iratxo goxodendan, eta Gila, Gaztelupe eta Arrano tabernan.