Mack Jeara's Band taldeak jazz doinuak eskainiko ditu barixaku honetan Kiroldegiko Hall-ean

plaentxia_com 2007ko urr. 16a, 17:00

Barixaku honetan, urriak 19, jazz kontzertua eskainiko du Mac Jeara's Band taldeak. Debajazz-aren ataritan, Kutxak eta Udalak elkarlanean antolatu dute.  Barixakuan, 22:15etan liburutegiko Hall-ean izango da kontzertua.

 
Nueva Orleans inguruko jazz doinu tradizionalak erritmo handiz eskainiko ditu banda honek. Ahotsari lagunduz, klarinetea, tronpeta, tronboia, pianoa, saxoa, bateria eta helikoia ariko dira musika joten.