Herriko argazkilarien lanak ikusgai jarriko ditu Kontrargik

plaentxia_com 2007ko urr. 11a, 17:07

Urriaren 16tik 27ra bitartean argazki erakusketa egingo du Kontrargik Kiroldegiko erakusketa gelan. Isaac Zamakola, Mikel Valero, Fernando Oregi, Julio Mendikute, Gorka Soraluze, Alex Gartzia eta Ekaitz Uzinen lanak aurkeztuko dituzte.


Herriko irudiak, Galipot jaietakoak, Hegoamerikakoak... denetik ikusi ahal izango da. Ordutegi hauxe izango du erakusketak: lan egunetan 19etatik 20:30etara egongo da zabalik, eta zapatuetan 12etatik 13etara. Irudiko argazkia,Ekaitz Uzinek Hegoamerikatik egindako bidaian ateratakoa.