Gaztañerre Azokan postua ipintzeko izen-ematea zabalik dago

plaentxia_com 2007ko urr. 10a, 16:32

Azaroaren 10ean izango da aurtengo Gaztañerre Azoka. Atzo egin zuten Debemen eta Udaleko ordezkariek Azokan parte hartuko dutenekin bilera. Han esandakoaren arabera, ganadu, elikagai edo artisautza postua ipintzeko asmoa dutenek Debemeneko bulegora deitu beharko dute (943744067), zenbar metro hartu nahi dituzten eta izan dezaketen behar bereziren bat jakinarazteko.