Animalien ordenantza aldatuta, Udalak izango du isunak jartzeko gaitasuna

plaentxia_com 2007ko urr. 5a, 13:33

 Animaliak edukitzeko eta babesteko eta animalia arriskutsuen araudiaren inguruko Udal ordenantza aldatzea erabaki zen martitzeneko Udalbatzan aho batez. 54 artikuluko 4. atala aldatuko da. Aldaketa horrek suposatuko duena hauxe da:  oso larritzat jotzen diren lege-urratzeak ez dituela Foru Aldundiak zigortuko, Udalbatzak berak baizik. Tramiteak arintzeko egin dutela arrazoitu du Udal Gobernuak.

Herritarren kexak 

Zenbait herritar Udalbatzan izan ziren eta pasa den astean gertatutako txakur baten pozoinketa salatu zuten. Bertan aipatu ziren baita txakur kaka jasotzen ez dutenekin dagoen arazoa eta txakurren zaunkegatik gauez lorik egin ezin duten herritarren kexa ere.