Soraluzetarrak Aizkorriko maratoian izan dira

plaentxia_com 2007ko ira. 24a, 17:10

Soraluzetar asko izan zen atzo Aizkorri, Urbia eta Zegama aldean. Pablo Galarraga eta Xabier Lijok Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartu zuten Soraluzeren izenean. Minutu bateko alde txikian heldu ziren biak helmugara, biak ere kataluniar irabazlea baino ordu t'erdi geroago.

 
 
42 km pasa eta 5.000 metroko desnibela duen ibilbide gogorrari eutsi zioten biek ala biek. Ez zen herritarrik falta izan animoak emateko bazter guztietan. 400 korrikalari inguruk bukatu zuten maratoia, soraluzetarrok tarteko.
 
 
 
  DenboraPostua
 Pablo Galarraga
 5:32:51                
 135. lekua             
 Xabier Lijo
5:33:59
 141. lekua