Pertsona bat atxilotu dute Soraluzen droga trafikatzea leporatuta

plaentxia_com 2007ko ira. 11a, 17:55

Goardia Zibilak pasa den abuztuaren 31an Barajasko (Madrid) aireportuan Soraluzera bidaltzeko prest zegoen kokaina paketea geldiarazi zuen, Gobernuko azpiordezkaritzak jakitzera eman duenez. Dominikar errepublikatik zetorren egurrezko mahai batean ezkutatu zuten droga, merkatuan 4.800 dosira irits zitekeena. Nazioarteko garraio enpresa batek helarazi behar zion bidalketa Soraluzen bizi den dominikar naziotasuna duen herritar bati. Hartzailea R.A.T.V. da, 30 urtekoa, eta atxilotu ostean, Eibarko epaitegira eraman eta kartzelaratu egin zuten.


Honekin batera, Elgoibarren eta Eibarren atxiloketa bana egin zituen Goardia Zibilak, estupefazienteekin trafikatu eta osasun publikoaren aurka egiteagatik.
 
Bigarren kasu honi buruz gehiago jakiteko: www.elgoibarren.net/content/view/481/1/