Desagertutako emakumea onik aurkitu dute

plaentxia_com 2007ko eka. 25a, 17:01

Atzo iluntzetik desagertuta zegoen Carmen Gonzalez 83 urteko soraluzetarra onik aurkitu dute Iriarte baserri inguruan (San Andres auzoa). Pinudi bateko mugan behera labanduta topatu dute, sasien artera erorita. Gorputza urratua bazuen ere, bere onean zegoen emakumea.

 Gaur arratsaldeko 14:00ak aldera topatu dute ertzainek eta udaltzainek emakumea arantza baten ondora erorita, geldi. Atzo iluntzean eman zuen familiak Carmen Gonzalezen desgarketaren berri. Orduan ekin zioten bilaketa lana ilundu artean eta gaur goizean berriz ekin diote. Herritar batzuek atzo arratsaldean Iriarte baserri inguruan pasatzen ikusi zuten eta baita azpikaldeko ortuen inguruan ere.