Maitasun SMS eta gutun lehiaketa martxan

plaentxia_com 2007ko eka. 6a, 17:56

Zazpigarren urtez antolatu du Pil-pilean Euskara Elkarteak Udalaren laguntzaz maitasun gutunen lehiaketa. Aurten lehenengoz SMS bidezko formatu berria jarri du habian. 600127012 telefonoak jasoko ditu maitasun mezu guztiak. (KLIKATU IRUDIAN)

 

 

7.Sorlzko Mytsun gtun ta SMS lhikta

 OINARRIAK

Partehartzaileak

Hamairu urtetik gorako edozein idazlek parte har dezake.

 Lanak

Euskaraz idatzitakoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketatan aurkeztu gabeak izango dira. Ez da itzulpenik onartuko.

 Gaia

Maitasuna

 Gutunen aurkezpena

Sobre batean aurkeztuko dira egilearen izena jarri gabe, goitizen batekin. Lanari erantsitako sobre batean, azalean, lanaren izenburua eta egilearen goitizena jarriko dira bistan. Barruan, egilearen datuen berri emango da: izen abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.

 SMSen aurkezpena

 Mezua izenik gabe bidali behar da. Telefono zenbakia izango da erreferentzia.

 Nora eta noizko

Gutunak ekainaren 16rako aurkeztu behar dira 27. posta kutxatilara bidalita. SMSak 660127012 telefonora.

 Sari banaketa

Ekainaren 23an Galipoteko jaien barruan.

 Gutunetan

Nagusiak: 1. saria: 150 euro

Gazteak: 1. saria: 100 euro

SMSetan

  1. saria: 75 euro 2.saria: 50 euro

 

Anmat t 2dli zr SMSa!!