Kanal honetan, pentsio publiko duinen alde edo pentsiodunen mugimendutik egiten ari diren ekimenen berri emango da.
Hauteskundeei begira, mobilizazioetan parte hartzeko deia

Ubane Madera Zangitu api 08 Soraluze

Gaur, astelehena, apirilaren 21eko Legebiltzarreko hauteskundeei begira jarri dira pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzean. Eusko Legebiltzar baten bila gabiltza, gizarte justuago bat eraikitzeko leloarekin, dei egin dute datozen bi mobilizazioetan parte hartzeko, batik bat, apirilaren 18an Gasteizen egingo den manifestazioan.