"Treba Gurasoak" ekimenaren hitzaldi-sortako bigarrena, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko api. 24a, 09:56

Gurasoei zuzendutako hitzaldi-sorta antolatu du Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak; bigarrena, harreman osasuntsuei buruzkoa, datorren astean egingo da, maiatzaren 2an.

Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak "Treba Gurasoak" egitasmoaren edizio berria antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

"Treba Gurasoak" Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Aurtengo egitasmoaren baitan, martxoaren 21ean eskaini zen lehen hitzaldia, pornografiari buruzkoa; bigarrena datorren astean egingo da, maiatzaren 2an, eta harreman osasuntsuen gaia landuko da bertan. 

Harreman osasuntsuak lagun artean

Hitzaldian landuko diren gaien artean, seme-alabek lagunen artean dituzten zailtasunetan gurasoei zein leku dagokien hausnartzea izango da, izan ditzaketen gatazketan laguntzaile osasungarri bilakatzeko. Horretaz gain, haien liskarretan noiz eta nola esku hartu proposatzeaz gain, ideiak proposatuko dira helduen jarrera lagungarri eta oztopagarriak identifikatu, eta mingarriak diren jarrerak egin edo jaso ditzaketenerako.

Izen-emate epea irekita dago dagoeneko, eta bi bide daude:

  • Udaleko harrera bulegora idatziz, harrera@soraluze.eus helbidean edo 943753043 telefonora deituta.
  • Online, ondorengo galdetegia beteta: izen-ematea.

Zaintza zerbitzua egongo da hitzaldiak iraun bitartean.

Noiz: maiatzak 2, eguena, 18:00etan.

Non: Tolarekua aretoan.

Hizlaria: Nerea Mendizabal.

Helburuak: seme-alaben gatazketan bidelagun izateko baliabideak eskuratzea

Hizkuntza: euskara.