Hiri Antolaketarako Plan Orokorra

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Hiri Antolaketarako Plan Orokorra

Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren tramitazioak urrats bat gehiago egin du aste honetan, Foru Aldundiak ingurumen ebaluazioaren txostena eman eta gero.

Kainoi Fabrika ondoko putzuak eragozteko lanak hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Kainoi Fabrika ondoko putzuak eragozteko lanak hasiko dira

Euri-uren ondorioz, Baltegieta kalean, Kainoi Fabrika parean, sortzen diren putzuak eragozteko lanak hasiko dira datorren astean, eta, ondorioz, gidariek ezin izango dute bertan aparkatu.

Etxegabetze kasuetarako protokoloa onartu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Etxegabetze kasuetarako protokoloa onartu du Udalak

Urtarrilaren 27an izandako udal batzarrean, aho batez, onartu zen etxegabetze kasuetan jarraitu beharreko udal protokoloa.

4.146.622 euroko aurrekontua onartu du udalbatzarrak

  Udala

Aurtengo aurrekontuak iazkoak baino 800.000 euro gutxiago izango ditu eta inbertsioetarako izango diren 225.000 euroak egitasmo “txikietara” bideratuko dira. Aurrekontua EAJren eta PSE-EEren aldeko sei bozkarekin onartu da. EH Bilduk bi abstentzio eta kontrako bi bozka  eman ditu. 

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Aurtengo aurrekontua onartuko dute gaurko udalbatzarrean

  Udala

Aurtengo aurrekontua onartuko dute gaurko udalbatzarrean

GAur, arratsaldeko 19:00etan egingo dute udalbatzarra eta aurtengo aurrekontuen bozketa izango da gai zerrendako puntu nagusia. Udal gobernuak ez du arazorik izango aurrekontuak onartzeko,  EAJk eta PSE-EEk gehiengoa osatzen dute eta (6 zinegotzi). 

Aratosteetako haurren dantza-lehiaketa otsailaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Aratosteetako haurren dantza-lehiaketa otsailaren 9an

Aratoste martitzenean haurren dantza-lehiaketa izango da aurten ere, bertan Lehen Hezkuntzako neska-mutikoez osatutako konpartsek parte hartu ahal izango dutelarik.

Hirigintzako plan orokorra onartu du udalbatzarrak

  Udala

Udalbatzarra

Alderdi guztiek aho batez onartu zuten datozen urteetan herrian egin beharreko lanak gidatuko dituen hirigintzako plan orokor berria. Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza berria ere aho batez onartu dute.

Udaltzainak ibaira isurtzen diren ur zikinen jatorriaren bila

  Udala

Isuria 2

Gaur goizean udaltzainak Kalebarreneko karkabaren parean dagoen desagueko ur zikinen jatorria aztertzeko frogak egiten jardun dute, tinte gorria erabilita. Horri esker jakin ahal izan dute urok inguruko etxebitza bloke batetik datozela.

EAJ eta PSE-EEk osatuko dute gobernu batzorde berria

  Udala

Udalbatzarra1-11Atzo arratsaldean egin zen udalbatzarrean onartu zuten 13 batzorde informatzaile eratzea eta hauen gidaritza udal gobernua osatuko duten EAJ eta PSE-EEren artean banatzea. Horrekin batera alkatearen jardun osoko liberazioa eta soldata ere onartu zituzten. EH Bilduri "desproportzionatua" iruditu zaio alkateari ezarri zaion soldata.

Erregetxean aparkatzeko aukera dago dagoeneko

  Udala

IMG 7008

Erregetxeko aparkaleku plazen egoera azalduko duten sentsoreak instalatuta, eguerdiaz geroztik aparkatu daiteke bertan. Zenbat plaza dauden libre edo beteta informatzeko sentsoreak datozen egunotan jarriko dira martxan eta bi-hiru asteko epean Alkarrekin mobileko aplikazioan ere ikusgai egongo dira.

Iker Aldazabal da alkate berria

  Udala

IMG 6710 

Iker Aldazabal EAJren alkategaiak aldeko 6 bozka jaso ditu eta Unai Larreategi EH Bildukoak 5. Aldazabalek "eskua luzatu dio" EH Bilduri datorren legegintzaldian elkarlana bideratzeko. Unai Larreategi EHBilduko hautagaiak bere "mina" adierazi du eta "herritarren gehiengoaren borondatearen gainetik" alkatetza bereganatu izana egotzi dio EAJri.   

"Alkarrekin Soraluze" aplikazioa aurkeztu du udalak

  Udala

AplikazioaMugikorretik kaleko gertakariak edo kexak bidaltzeko aukera ematen du, baita azken uneko gertakarien edo abisuen inguruko alertak mugikorrean jasotzeko aukera ere: bide mozketak, argi mozketak... epe motz-ertainean zerbitzu gehiago eskaintzen hasiko da aplikazioa: herriko agenda, autobus zerbitzuen ordutegiak eta SMART City proiektuko aplikaziok bertan txertatuko dira besteak beste. Aplikazioa deskargatzeko moduan dago.

Hirigintza planarekiko adostasun osoa udalbatzarreko bozketan

  Udala

Udalbatzarra2

Interes handia piztu zuen joan zen egueneko udalbatzarrean datozen urteetako hirigintzako plan orokorra onartzeko egin zen lehen eztabaidak. Alkateak plan orokorraren inguruko azalpenak eman zituen lehenengo eta ostean bozkatu egin zuten: alderdi denek aho onartu zuten. Santa Anako zenbait bizilagun izan ziren saio aretoan eta euren desadostasuna adierazi zuten.

Martxoko udalbatzarrera atzeratu da Hirigintzako Plan Orokorraren eztabaida

  Udala

IMG 6629

Hamar ziren atzoko udalbatzarrean tratatu beharreko gaiak, tartean, datozen urteetako Hiri Antolaketarako Plan Orokorra baina oposizioko alderdiek “plana aztertu eta ekarpenak egiteko tarte gehiago” eskatu diote udal gobernuari eta ondorioz, martxoko udalbatzarrean eztabaidatuko da hasierako onespena.