“Lanak hasita daude nahiz eta ez izan begi-bistakoa”

  Udala

“Lanak hasita daude nahiz eta ez izan begi-bistakoa”

“Ur kontsorzioak hodi berria sartu behar du, eta ibili dira laginak egiten, gaur egun hodiak nondik nora doazen jakiteko”. Halaxe erantzun dio Iker Aldazabalek EH Bilduren kritikari, Gabolatseko obrak direla-eta. “Lagin guztiak egin dira”, zehaztu du alkateak.

San Blas opilik onenak sarituko dira

  Udala

San Blas opilik onenak sarituko dira

XI. aldiz, San Blas opil lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak. Egunarekin bat eginez, otsailaren 3an izango da, 12:00etan Plaza Berrian. Teknika, zaporea eta aurkezpena aintzat hartuta, hiru opilik onenak sarituko ditu epaimahaiak. 

Sologoengo zentrala bideragarriago eta errentagarriago izan dadin elkarlana landuko dute

  Udala

Sologoengo zentrala bideragarriago eta errentagarriago izan dadin elkarlana landuko dute

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak prestutasuna erakutsi du Soraluzeko Udalarekin elkarlanean jarduteko Sologoengo zentralaren mesedetan. Hala eman zuen aditzera atzo, astelehena, Jose Inazio Asensio Ingurumen diputatuak Soraluzen. Izan ere, Soraluzen izan ziren atzo diputazioko ordezkariak, eta Soraluzeko Udal Gobernuko ordezkariengandik Sologoengo zentralaren ezaugarrien berri izan ondoren, zentrala bera bisitatu zuten. 

Ezozi Bide inguruan semaforoak ipiniko dituzte, zapatuan

  Udala

Ezozi Bide inguruan semaforoak ipiniko dituzte, zapatuan

Etzi, zapatua, Oinarrizko Futbol Eskolen II. Txapelketa jokatuko da Soraluzen. Jarduera horrek 350 bat jokalari gazte, haien entrenatzaileak, gurasoak eta beste erakarriko ditu. Bada, Ezoziko futbol zelaira izango den zirkulazio handia kontuan hartuta, semaforoak ipiniko ditu Soraluzeko Udalak.  

Mendi-gaineko “futbol zelaia” erosi du Udalak

  Udala

Mendi-gaineko “futbol zelaia”  erosi du Udalak

Beste lursail  bat erosi du Udalak mendi-gainean. 26.289 metro karratu ditu eta mendi-gaineko gunerik lauena da, "bertako alerik ederrena" Iker Aldazabal alkatearen esanetan. Metro karratua 0,36 euroan eskuratuta, 9.464,04 euro ordaindu ditu Udalak mendi-gaineko“futbol zelaiarengatik”.

 

 

Udal Gobernuari erantzuna, EH Bilduren eskutik

  Udala

Udal Gobernuari erantzuna, EH Bilduren eskutik

“Urduri eta deseroso dago Udal Gobernua”; hala uste du EH Bilduk, aurrekontuari egindako emendakinaren harira jasotako erantzuna dela-eta. Oposizioko alderdiak uste du “2018ko udal aurrekontuak justifikatu ezinean” dabilela EAJk eta PSE-EEk osatutako Udal Gobernua. “Egoera horretan autokritika egitea aukera zezaketen”, gaineratu dute, besteak beste. 

EH Bilduri erantzuna, Udal Gobernuaren eskutik

  Udala

EH Bilduri erantzuna, Udal Gobernuaren eskutik

2018ko udal aurrekontuari EH Bilduk aurkeztutako “emendakinaren inguruko azalpenak” helarazi ditu Udal Gobernuak. Laburbilduz, EAJk eta PSE-EEk gogora ekarri dute “15 eguneko epea eman” zitzaiela “proposamenak mahai gaineratzeko eta adosteko”, eta adierazi dute, “argi” geratzen zaiela “proposamen hauek aurkeztearen arrazoia 2018ko aurrekontuari ezetza emateko justifikazio hutsa” dela.

Kiroldegiari solairu bat gehituko diote, terraza txikiaren gainean

  Udala

Kiroldegiari solairu bat gehituko diote, terraza txikiaren gainean

5.014.674 euroko aurrekontua izango du Soraluzeko Udalak 2018rako. Bestela esanda, aurtengoa baino %13,98 handiagoa izango da. Hortik 954.451,94 euro baliatuko dituzte inbertsioetarako. Eta azken horien artean, inbertsio izarra kiroldegian egingo dena izango da: 500.000 euro. EAJren eta PSE-EEren aldeko eta EH Bilduren kontrako botoekin onartu zen aurrekontua. Oposizioak emendakin partziala aurkeztu zion Udal Gobernuaren aurrekontuari. 

2018rako aurrekontua proposatuko du Udal Gobernuak gaur iluntzean

  Udala

2018rako aurrekontua proposatuko du Udal Gobernuak gaur iluntzean

Osoko bilkura garrantzitsua egin behar du gaur iluntzean udalbatzak; 12 puntuko gai zerrendaren baitan, besteak bete, datorren urteko aurrekontu proposamena izango dute aztergai udal ordezkariek. 19:00etan hasiko da osoko bilkura, eta batzarrak izaera publikoa duenez, interesa duen edozein bertara daiteke.

Sagarrerrekako putzura arteko bidea txukunduko dute

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Sagarrerrekako putzura arteko bidea txukunduko dute

Alkarrekin-eko Mendiak eta Ibaiak lan taldeak proposatuta, Sagarrerrekako putzura arteko bidea txukuntzeko lanak hasi ditu Soraluzeko Udalak.

Zergak %1,8 igotzea proposatuko du Udal Gobernuak

  Udala

Zergak %1,8 igotzea proposatuko du Udal Gobernuak

KPIren besteko igoera izango dute udalerriko zergek datorren urtean. Horixe da Udal Gobernuaren proposamena. Bestela esanda, %1,8ko igoera orokorra proposatzen dute, bi salbuespenekin: hondakinen tasa eta kirol tasa. Azken bi horiek %8 eta %5 igoko dira, hurrenez hurren. Bihar, martitzena, landuko dute gaia, osoko bilkuran, 19:00etan.

Soraluzeko Mapa Morea

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Soraluzeko Mapa Morea

Udaleko Berdintasun Batzordeak Soraluzeko Mapa Morea prestatzeko prozesuari emango dio gaur hasiera; hainbat bilera egingo dira udalerria genero ikuspegitik aztertzeko helburuarekin.

Zaharren Egoitzako ortua ustiatzeko izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Zaharren Egoitzako ortua ustiatzeko izen ematea zabalik

Soraluzeko Mesedetako Andre Maria Zaharren Egoitzako Patronatuak bertako ortua ustiatzeko interesa izan dezakeen pertsonaren baten bila dabil; interesa agertzen duten herritarren artean zozketa egingo da, 15 eguneko epean.

Alzheimerraren Munduko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Alzheimerraren Munduko Eguna

Soraluzeko Udalak Adierazpen Instituzionala kaleratu du gaixotasuna pairatzen duten gaixoei eta euren senitarteko eta zaintzaileei babesa eta elkartasuna adierazteko.

Ikasturte hasiera ludoteka eta gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Ikasturte hasiera ludoteka eta gaztelekuan

Aste honetan eman diote hasiera ikasturte berriari Udal Ludoteka eta Gazteleku Zerbitzuek; Pil-pilean Euskaldunon elkarteak kudeatuko ditu zerbitzuok hurrengo bi urteetan