Errigoraren 22 saski banatu dituzte plazentziatarren artean

Egoitz Unamuno 2025eko azaroaren 29a

Bi herritar Errigora saskiak eskutan.

Udazkeneko kanpainan Errigorak 21 saski banatu ditu hogeita hemeretzi plazentziatarren artean. Soraluzetik, guztira, 1.500 euro bideratu dira Nafarroa Erdi eta Hegoaldeko nekazariak eta euskalgintza laguntzen dituen ekimenera. Kopuru horren laurdena, 375 euro, inguru hartan euskara biziberritzeko dauden egitasmoetara bideratu dira (ludotekak, mintzapraktika egitasmoak, euskara planak enpresetan...).

Errigorak “Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean” lemapean egin duen udazkeneko kanpainari esker, 16.400 saski banatu ditu Euskal Herri osoan eta Saski horietako bakoitzaren balioaren laurdena ekarpen ekonomikoa dela kontuan hartuz, aurtengo edizioan Errigorak 256.000 euro bideratuko dizkio Nafarroa hego eta erdialdeko euskalgintzari, iaz baino 18.000€ gehiago.

Errigorako antolatzaileen adierazi dutenez "kanpainarik arrakastatsuenetariko baten aurrean gaudela esan dezakegu beraz, eta gainera, urtetik urtera harrera eta emaitza hobeak uzten dizkiguna". Horrekin batera, "auzolana" goraipatu dute: "Elkartasun kanpaina bat hainbeste urtez bizirik mantentzeak lan handia eskatzen du; eta hortaz, aipamen berezia egin nahiko genioke urtez urte bere lekutik tinko lanean jarraitzen duen Errigorako kide orori. Kanpaina honen bihotza auzolana da. Iragan ditugun egunetan horrek itzulpen nabaria izan du: Ablitaseko auzolan erraldoia, herriz herriko ekimenak, San Fermin ikastolako auzolana, ekoizleen arteko auzolana, banaketan laguntzeko bildu diren bolondresak...". 

Honenbestez, udazkeneko kanpaina amaituta, hurrengo aukera udaberrian izango da Errigoraren bitartez nafar produktuak eskuratzeko: olio, kontserbak eta bestelako produktuak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.