Inoiz baino argazkilari gehiago Argazki Rallyan

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 26a

Aurten, parte-hartze marka hautsi egin du Kontrargiren Argazki Rallyak. Domekan egin zuten eta 62 argazkilarik parte hartu zuten. 28 herritatik etorri ziren argazkilariak, urrunen, Nafarroatik. Soraluzetik hiru argazkilarik hartu zuten parte, bi helduk eta gazte batek. Etzi, barikua, erabakiko ditu epaimahaiak irabazleak eta abenduan egingo dute sari banaketa. Garaikurra Angel Criadok egindako eskultura izango da.

Aurten, honako bost gai eman zizkieten argazkilariei lehiaketarako argazkiak ateratzeko: Berde argia -SAPA eta zubi berriko ingurua; berde argi kolorea agertu behar da-; Isladak -ispilu efektua superfizie batean: beiran, uretan…-, Up & Down -Soraluzen ibiltzea gora eta behera ibiltzea da-; Kaleko errotuluak -kale, denda, taberna…- eta Blues Hotsak -musika, Lambretta motorrak…-.

62 lehiakidek eman zuten izena, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 28 herritatik etorrita. 14:00ak arte jardun zuten argazkiak ateratzen, goiz erdian hamaiketakoa eginez, Txoko tabernan. Oso gustura geratu ziren hamaiketakoarekin, gainera.

Argazkiak ateratzeko epea bukatzean, haiek deskargatu eta etzi, barikua, epaimahaiak guztiak ikusi eta irabazleak erabakiko ditu. Sari banaketa abenduan egingo da; eguna zehazten dutenean jakinaraziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.