Blues Hotsak 2025

Bizitza darien jotak kantatu zituen Carmen Paris jotera handiak

Egoitz Unamuno 2025eko azaroaren 23a

Pianoz lagunduta, bandolinarekin edota a capella kantatu zituen jotak Carmen Parisek, ordu eta erdi inguru iraun zuen emanaldi gogoangarrian. Aragoitarrak bere bizitza eta ibilbide artistiko luzea errepasatu zituen bere kanten bidez. Jotaren egitura tradizionala oinarri hartuta, gai unibertsalak (maitasuna, desamodioa, gizateriaren norabidea...) landu ditu Parisek bere kantetan, era guztietako musika estiloak baliatuz eta bere ahots indartsuarekin interpretatuta. Atzo, Paris publikoaren barren barreneraino iritsi zen eta emanaldiaren amaieran Txoriak txori kantuaren bertsio bat eskaini ostean, ikusleek zutik eta hunkituta agurtu zuten  "jotera" handia, kantatzen duen jota bakoitzean bizitza dariona. Bideoa eta argazkiak: Ander Gomez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.