Udal eta Foru Hauteskundeak (2023)

Deba-Urolako hainbat hautagai sozialistek arrosak banatuko dituzte eguenean

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 16a, 09:25
Eneko Andueza Soraluzen, 2019ko kanpainan.

Eguenean, azoka txikiaren bueltan, Patricia Borinaga alkategai sozialista eta Sole del Bosque sozialisten Soraluzeko bozeramale ohi eta zinegotzigaiak arrosak banatuko dituzte hauteskunde kanpainaren baitan. Haiekin izango dira Deba-Urolako beste hainbat hautagai ere.

Soraluzetarrei babesa adierazten, eguenean, Soraluzera bertaratuko dira Batzar Nagusietarako hautagai diren Alberto Albistegi eta Maria Jose Telleria eibartarrak. Eta baita ere Donostialdeko hautagai den Maria Jesus Egido.