Martxoak 8

Soraluzetarrak ere Lilatoian

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 6a, 19:22

Pandemia dela-eta, Lilatoiaren 32. edizioa egin ordez, aurten, Lilaton birtuala egin dute. Izena eman duten emakumezkoek, atzotik, barikua, astelehenera bitartean gauzatuko dituzte aukeratutako lasterketak, nork bere herrian. Soraluzen, gaur, zapatua, hainbat neskak bete dute eurena, bidegorritik joan-etorria eginez.

Gaur goizean, zortzi emakumeko taldea elkartu eta nork bere Lilatoi lasterketa egin dute bidegorritik, batzuk korrika eta beste batzuk oinez. Hartara, eurek ere ipini dute aletxoa berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea aldarrikatzen jarraitzeko. 

Lasterketa egin ondoren, ondo merezitako armosua hartu dute. 

Juncalek eta Laurak, berriz, San Andrestik Txurrukarako bidean egin zuten Lilatona.

1.000 emakume

Antolatzaileen esanetan, aurtengo edizioan, 1.000 emakumek eman du izena, gehienak gipuzkoarrak. Gustura daude lortutakoarekin. “Club Atlético San Sebastián elkarteak bihotz-bihotzez lortu nahi du helburua, hau da, emakume, haur, nerabe, gazte, heldu eta adineko guztiek inoiz baino ozenago oihukatzea, gora Lilaton! Aurten ere On!!!”, azpimarratu dute.