Azoka bideoan

Gaztañerre azoka ederra euriari aurre eginez

Ubane Madera 2019ko aza. 9a, 16:55

Ikusi, ikasi eta erosi. Horixe egin dute Gaztañerre azokan bisitari izan direnek, herrikoak gehienak. Baserritarrak eta artisauak gustura gelditu dira egunak emandakoarekin. Saridunak are gusturago. Omenduek pozik jaso dute aitortza, eta dantzariek, euria zela eta, karparen babesean eskaini dute saioa.

Azokakoak eginda, gehientsuenek babajanean eta lagun arteko giroan borobildu dute eguna.

Aurtengo baserritar saridunak izan dira Lesarriko Maritere, Arizagako Ezozi eta Arteagako Roke. Omenduak, berriz, Lander Lakuesta eta Tere Ariznabarreta izan dira eta Mertxe Balzola ere gogoan izan dute. Bestalde, herritarrek bozkatuta, Agarrebegiztegiko sagardoa izendatu dute txapeldun.

Hori bai, saldu, Agerrebegiztegikoaz aparte, ekarritako sagardo guztia saldu dute. Baita harekin batera eskaini duten txorizo, salda eta saiheskia ere.