Kuadrilla Egun handiaren ostean, Haurren eta Nagusien Eguna dute gaur Mendaron

Barren.eus 2019ko uzt. 28a, 11:50

2019 07 27 Santanak Kuadrilla EgunaKuadrilla Eguna izan zuten atzo Mendaron eta gogotik ospatu zuten. Paella lehiaketa izan zuten goizean, eta ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten 460 bat lagunek ikastolako patioan egin zuten herri bazkarian. Bazkalostean jolasak egin zituzten Gazte Asanbladakoek antolatuta, eta Motxaila Band herriko elektrotxarangak dantzan jarri zituen guztiak iluntzean. Gauean, berriz, Su Ta Gar izan zen izarra. Eibarko taldeak jendetza handia batu zuen plazara. Gaur, berriz, Umeen eta Nagusien Eguna dute. Argazki bilduma

Osorik irakurri