Juani Loiolak, Mendaro Ikastolako lehenengo andereñoak, hasi ditu jaiak Mendaron. Loiolak eskerrak eman dizkie urte guzti hauetan ondoan izan dituen lagun, lankide, guraso eta gertuko guztiei, eta jaietan kantuan eta dantzan egiteko deia egin die herritarrei, "elkarrengandako errespetuz". Era berean, euskara lau haizetara zabaltzeko eskatu du frankismo garaian Mendaron euskararen hazia erein zuenak. Argazkiak, barruan