Trinitate jaietako egun handia dute gaur Mendaron

Barren.eus 2019ko eka. 16a, 16:28

2019 06 16 Trinitateak abesbatza MendaroOstiralean hasi zituzten ospakizunak Bizi Poza txarangarekin, baina gaur, domeka, dute Mendaron egun handia. Txistularien kalejirak hasi dute eguna, eta 11:30ean ospatu dute meza nagusia. Mezan, Ameikutz musika eskolako abesbatzek parte hartu dute, eta omenaldi hunkigarria egin diote hil berria den Angel Bazterretxea abadeari.

 

Osorik irakurri