Herriko zerbitzuen funtzionamendua Aste Santuan

Ubane Madera 2019ko api. 17a, 17:18
Kiroldegia kanpotik.

Soraluzen geroago eta nabariagoa da datozen egunotako opor usaina, eta halakoetan ohi denez, zerbitzu askok egokitu egingo dituzte jardunak jai-egun hauetara. Kiroldegiak, adibidez, goizez zabalduko du, eta udaletxea eta anbulatorioa, berriz, itxita izango dira.

Honako jarduna izango du, hain justu ere, Arane kiroldegiak: apirilaren 18an, 19an, 20an, 21ean eta 22an 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Beste egun guztietan ordutegi normala izango du.

Udaletxeari dagokionez, itxita izango da gorriz markatutako egunetan eta datorren martitzenean berreskuratuko du ohiko jarduna. Eta gauza bera egingo du Soraluzeko anbulatorioak ere: gorriz markatutako egunetan eta zapatuan itxi eta martitzenean berreskuratuko du jardun normala.

Eta Udal liburutegia, berriz, gaur arratsaldetik apirilaren  25era bitartean egongo da itxita.