‘Patria’ dela-eta, aparkalekuak gutxituko dira datorren astean

Ubane Madera 2019ko mar. 24a, 14:05
Grabazioko kamioiak Erregetxean.

Bihartik, astelehena, barikura bitartean, Patria telesailerako grabazio ugari egin behar dituzte Soraluzen, eta horrek murriztu egingo ditu aparkalekuak hainbat gunetan: Errekalden, Santa Anan, Baltegietan, Gabolatsen eta Ezozibiden. Egueneko azoka, berriz, Zubi Nagusian egingo dute. 

Bihar, martxoaren 25, Errekaldeko autobus geltokian zein Zubi Nagusian grabazioak egin behar dituzte. Hori horrela, ibilgailuak erretiratu beharko dira honako puntuetatik:

  • Errekalde kaleko 24 eta 26 zenbakien artean zein haien parean (Mendikute ondoan).
  • Santa Ana kaleko 24 eta 26 zenbakien artean zein bertako garajeen pareko zabalgunean (14:00-19:00ak bitartean). Gauza bera egin behar da martitzenean, 15:00etatik 18:30era bitartean.

Azoka txikia Zubi Nagusira

Eguaztenean, berriz, Gabolats eta Baltegieta inguruan jardungo dute grabatzen, eta ibilgailuak erretiratu egin beharko dira honako puntuetan:

  • Gabolats kalean, bodegaren ondoan, 07:30erako.
  • Baltegietan, goiko parteko hiru aparkalekuak. 

Eta eguenean, ibilgailuak erretiratu egin behar dira honako puntuetatik:

  • Gabolats, Baltegieta, Erregetxea, Ezozibide 2-8, 10-14 eta biribilgunetik 16. Zenbakira bitartean.

Egun horretan azoka txikia Zubi Nagusian egingo dute, Plaza Zaharrean eta Erregetxean barik