Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileentzako diru-laguntza deialdia egin du. Debabarrenean Debegesa Garapen Agentziak kudeatuko ditu diru-laguntza horiek. 23 dirulaguntzatan 27.000 euro bideratuko dituzte. Era berean, Debegesako enpresa proiektu berrien sustapenerako zerbitzuak 17 enpresa berri sortzen lagundu zuen iaz Debabarrenean.