Biodantza saiorako gonbita egin du Auzoko egitasmoak

Biodantza saiorako gonbita egin du Auzoko egitasmoak
'Har r eman' saioetako bat, Elkartegian.

Auzoko egitasmoak dagoeneko egin du 2019ko lehen hitzordua: urtarrilaren 20an (domeka) 11:00tatik 13:00etara Herriko antzokian, biodantza saioa egingo dute, Ainhitze Elizbururen eskutik, Har r eman izeneko saioen barruan. Hiru urteotako ibilbideari eutsita, “jatorri eta hizkuntza anitzetako lagunak elkartrukean euskararen bueltan” batzea eta laguntzea du helburu Auzoko egitasmoak.

Asteroko saioak oinarri eta horiek ekimen osagarriekin jantzita (Har r eman saioak), jatorri eta hizkuntza anitzetako lagunak elkartzen ditu Soraluzen Auzoko egitasmoak 2015az geroztik.

Hitzordu horietan, dinamika ludikoen bitartez, euskarara gerturatu nahi dutenak, euskaradunak eta dinamizatzailea elkartzen dira, hizkuntza aniztasuna eta euskararen arteko zubiak eraikitzeko eta sendotzeko asmoarekin.

Zaku aromatikoak, ukenduak…

Eta urte hasiera honetan ere, ibilbide horri eutsiko diote eta dagoeneko egin dute Har r eman saiorako hurrengo hitzordua: urtarrilaren 20an, 11:00-13:00ak bitartean, Herriko Antzokian, biodantza landuko dute, Ainhitze Elizbururen eskutik.

Har r eman saioen baitan, abendura bitartean honakoak landu dituzte: zaku aromatikoak eta zaku berotzaileak, joskintza saioak, zauriendako eta erredurendako ukendua eta enkuadernatze tailerra.



“Etorri saiora ezagutzera edo deitu 943 75 13 04 / 646 87 84 45 (Maialen) telefonotara zalantzak argitu edo saio berri bat antolatzeko. Zure alea eman eta besteena jaso nahi izanez gero, gonbidatuta zaude”, egin dute gonbita egitasmoko kideek.